Euskara maila hobetzeko bidean, urrats berri bat egin nahi duenak EGA ikastaroa egiteko aukera izanen du uda honetan. Doneztebeko IKA euskaltegiak antolatuta eginen da eta jakinarazi dutenez, ikastaroa abuztuaren 9tik irailaren 3ra izanen da. Interesatuek 948 451555ra dei dezakete.