Bortz txapel eskuratuta denboraldi bikaina egin du Iker Espelosin pilotariak. Bortzak Enaitz Antso lagun duela irabazi ditu. Aurten 40 partidatik gora jokatu eta hiru bertzerik ez dituzte galdu. Oso bikote ona osatzen dute, zerbait gisa atera dira bi urtez jarraian Nafarroako txapeldun. Aurten zazpi txapelketetan parte hartu eta zazpietan finalera iritsi dira, eta horietatik sei irabazi dituzte: Belateko Txapelketa, Nafarroakoa, Ezkurra Memoriala, Barañaingo Txapelketa eta Nafarroako Herriartekoa. Orain atseden ttiki bat hartu eta ea irailean gogoz bueltatzen diren.