Ez da Nafarroako txapela eskuratzen duen lehenbiziko aldia, eta aurten ere hala egin du. Iruñeko Sanferminetan Nafarroako Harri-Altxatze Txapelketa jokatu zen, eta Unai Bertizek arazorik gabe irabazi zuen. 125 kiloko zilindroari 23 altxaldi eman zizkion, 112,5 kiloko kubikoari 14 eta 100 kiloko bolari 16. Guztira 6.050 kilo jaso zituen, bigarren sailkatu zenak baino 587,5 gehiago. Sasoiko dago herriko gaztea eta segi dezala horretan