Mobilizazioek aitzinera segitzen dute. N-121A errepidetik herrira sartzeko edo herritik errepide nagusira ateratzeko bidegurutzeari aterabide duina ematea eskatuz, bigarren errepide mozketa egin zen joan den uztailaren 3an, eta hurrengoa abuztuaren 5ean eginen dela iragarri dute. Nafarroako Gobernuak ez die herritarren eskakizunei erantzun eta mobilizazioekin segituko dutela iragarri dute Herriko Etxetik. Irailaren 2an eta urriaren 7an ere egiteko asmoa badu. Abuztutik aitzinerako mozketak ordu erdikoak izanen dira, 11:30etik 12:00etara.
Uztailaren 3ko protestan, bertzalde, alkateak eta zinegotziek ehun bat herritarren babesa izan zuten.