Ameriketako artzainen bestarako txartelak igandetik aitzinera salgai

Jaione Otxandorena 2010eko uztailaren 22a

Abuztuaren 28ra arte erosten ahalko dira

Lesaka, Aldude, Elizondo, Auritz... Eta aurten Sunbillan. Azken urteotan Ameriketan artzain ibilitako euskaldunen besta egiteko gure herria aukeratu dute aurten. Irailaren 19an izanen da  baina dagoeneko Udala eta Sunbil­darrak Ameriketan Elkartea burubela­rri dabiltza hori antolatzen.

Txartelak erosteko tokiak

Txartelak aitzinetik hartu beharko dira. Igande honetan, uztailak 25, paratuko dira salgai eta abuztuaren 28ra arte egonen da erosteko aukera.
Horretarako toki edo pertsona hauengana jo beharko da: Ordoki erre­tegia (Arizkun); Juan Bautista Oteiza (Arrai­oz); Felix Almirantarena (Orbaitzeta); Julio Jorajuria (Iruñea); Santiago Ugalde (Zubieta); Laura Iantzi (Bortziriak); eta Jesus Mª Jorajuria (Sunbilla).
Irailaren 19rako antolatu duten egitaraua eguna hurbildu ahala emanen dugu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun