Urrozko gazteek bazkaria eginen dute larunbatean Leurtzan

Joseba Urrotz 2010eko uztailaren 29a

Egun berean, lau lagunek lehia ttiki bat eginen dute

Iaz egin zen bezala, aurten ere uztailaren 31n, larunbatarekin, bazkaria antolatu dute herriko gazteek Leur­tzako urtegietan. Baina, aitzinetik, egitaraua osatzeko, apustua ez bada ere, lehia ttiki bat izanen da herriko bi bikoteren artean.

Iaz egin zen bezala, aurten ere uztailaren 31n, larunbatarekin, bazkaria antolatu dute herriko gazteek Leur­tzako urtegietan. Baina, aitzinetik, egitaraua osatzeko, apustua ez bada ere, lehia ttiki bat izanen da herriko bi bikoteren artean.

Bikote bakoitzak hain­bat enbor moztu beharko ditu aizkoraz, eta urtegi inguruan, zazpi kilometroko luzera duen itzulia bi aldiz egin beharko du.

Gosea egiteko lan ederra. Ondotik, seguraski, gehienek Bein­tza-Labaiengo bestak bertan direla aprobetxatuko dute, Foru Poliziak bidea trabatzen ez badu behinik behin.

 

Bisita gidatuak Leurtzan

Uda honetan ere, Leurtzako urtegietan bisita gidatuak eginen dira, Bertizko Partzuergoak Beintza-Labaien eta Urrozko Udalen lagun­tzarekin antolatuta. Gu­ttieneko taldea osatuz gero, aste osoan goizez edo arratsaldez, ordu erdiko bisitak eginen dira. Horrez gain, aipatu, beheitiko urtegiaren ingu­ruan elbarrituendako bi kilometroko ibilbidea egokitua dagoela eta Nafarroako Gobernuak aurten ez duela sua egitea debekatu. Beraz, hango parrillak erabiltzeko moduan daude. Dena den, piragua, kanoa eta ur on­tzien erabilera debekatua dago, baina kol­txo­netak, flotadoreak eta antzekoak baimenduak daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun