Mendi ibilaldien akabera

Irune eta Itsaso 2010eko uztailaren 22a

Etxalarko Mendi Taldeak uztailaren 4an eman zion denboraldi honi akabera. Abelu-Arantza-San Juan Xar ibilbidea egin zuten eta eguerdian Gorospileko etxolan bazkaria. Bildu­takoek giro ede­rrean eman zioten bukaera denboraldiari. Sasoi honetan 20 ibilaldi inguru egin dira eta jendetsuenak San Antonekoa, Sunbillako inauterietakoa eta Larungo igoera izan dira.
Hurrengo ikasturteari begira, urta­rrilean hasteko asmoa dute, uda eta ehiza denboraldia pasa ondotik. Periko Be­rrueta eta Joxe Mari Ar­bu­rua arduradunek erran­ dutenez, inguruko men­dien artean, Ekai­tza, Hirubela-Kasko eta Azkua-Aixkolegi zeharkatzea dituzte gustukoenak. Altxatak antolatzen dituen ibilaldi hauetara  jende gehiego anima­tzea nahiko lukete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun