Joan den urtean zazpi zuhaitz moztuta agertu zirela eta, liskarrak izan zituzten Usategietan, eta ondorioz, usazaleak greban egon ziren. Gainera, Gazteluk salaketa bat paratu zuen Usategietan legez kanpoko puestoak zeudelako. Eta orain Udalak normatiba berri bat onartu du Usategien inguruan.
Lehengo normatiba 1932tik heldu dena da eta urtetik urtera ari da garatzen. Araudi honek usazale eta ehiztarien artean nola moldatu behar den arautzen du. Gauza batzuk, hala ere, gaur egungo legediarekin bat ez datozenez, aldatu egin dituzte. Araudi berri hau dela eta, ehizatzeko 9 postu kendu dituzte eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean atera zen uztailaren 5ean. Udaletxean ikusgai egonen da hilabete batez nahi duenak alegazioren bat egiteko.