Inoiz baino gaztetxo gehiago etorri dira aurten Saharatik gure artera: 17 guztira. Saharaztan Baztan Bidasoako Saharar Herriaren Aldeko Elkartasun Taldearen eta Leitzako Saharar Herriarekin Elkartasun Taldeen eskutik, uztailaren 9an etorri ziren: 4 Malerrekara, 2 Bortzirietara, 9 Baztanera eta 2 Leitzara.
Urtero bezala, basamortuko bero itogarrienetako hilabeteak kanpoan igarotzeaz gain, osasun arloko zaintza eskainiko zaie haur hauei. Bi hilabete emanen dituzte gure artean, irailaren 9a arte.
Zuzenketa
Aitzineko alean, Saharatik uda pasatzera etorri diren haurren berri eman genuenean, Leitzara Gizarte Zerbitzuen laguntzarekin etortzen direla aipatu zen. Baina informazioa ez da zuzena. Azken hamar urteotan lanean ari den Leitzako Saharar Herriarekin Elkartasun Taldetik bideratzen baita guztia.