Amaia Mindegia

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 22a

Utzitako argazkia

Beintza-Labaiengo gaztea

Nola deskribatuko zenuke zure burua?
Alaia, bestazalea, irekia eta sal­tsera.
Nolakoa izaten da zure egun normal bat?
Saioa Pentsuetan egiten dut lan, ilunabarretan frantseseko klaseetara joaten naiz, ahal badut ibiltzera ateratzen naiz zakurrarekin eta afal ondotik telebista pixka bat ikusi edo Interneten ibili.
Eta zein izaten da larunbateko plana?
Lagunekin gelditu pote bat har­tzeko edo afaltzeko eta batez ere besta egin.
Besta egiteko gustuko toki bat?
Goizueta.
Hemendik kanpo bisitatu duzun tokirik politena zein da?
Florentzia.
Zein toki bisitatuko zenuke gustura?
Hainbertze daude! Aus­tralia, Tailandia, Argentina…
Familian aizko­ra­rako dagoen afizioa ikusita, ez al zara inoiz animatu?
Momentuz ez, baina nork daki!
Sabeldantzan ere ederki molda­tzen omen zara...
Ahal duguna egiten dugu. Artikan egindako erakustaldian arrunt gustura egon ginen. Heldu den urtean gehiago eta hobeki!
Herriko bestetan animatuko al zara sabeldantza egitera?
Taldekideak animatuko balira bai!
Zein da Bein­tza-Labaiengo bestetatik gehien gustatzen zaizuna?
Herri bazkaria eta egun ho­rre­tako giroa.
Zein da Bein­tza eta La­baie­nen artean nabarmenduko zenukeen aldea?
Ni Bein­tza­koa naiz eta Labaiengoa naizela erraten dut, azken finean biek bat dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun