3-14 urteko eskualdeko 570 haurrek baino gehiagok udalekuetan pasako dute uda

Gurutze Pikabea 2010ko uzt. 22a, 14:34

Herria utzi eta lagun berriak egiteko aukera paregabea izaten dute neska-mutikoek udaleku itxietan ere. Eta Ma­le­rre­kan, Bertizaranan eta Baztanen hori eskaintzen da. Nafarroako Udal Eus­ka­ra Zerbi

Urtetik urtera gero eta gehiagok ematen du izena

Eskolako oporrak hartu orduko neska-mutikoek oporraldiez goza­tze­ko dituzten aukerak hainbat dira. Eta udalekuak eta ikastaroak horretarako aproposak izan dai­tezke. Gure eskualdeko herri ge­hienetan horiek izaten dira haurren aisialdirako erarik erabilienak. Herriz herri egiten diren eskaintzek gero eta harrera hobea dute, gainera.

Bertso udalekuak, hiz­kun­tzak lantzeko udalekuak, musika edo kirola egiteko ikastaroak, udaleku irekiak zein itxiak… Zaletasun eta adinaren arabera, aukera anitza da. Eta orain, uztailean sartu­ta, bete-betean topatu ditugu neska-mutikoak udalekuetan. Ez gu­tti gainera. Bildutako datuen arabera, 571 gaztetxok eman dute udalekuetan izena Baztan, Bortziriak, Bertizarana, Leitzaldea, Malerreka eta Xaretan.
Baztanen, udaleku irekiak eta itxiak. Bietara­ko aukera eskaintzen du Udal Euskara Zerbitzuak, baina lehenak izaten dira estimatuenak. Hiru txan­da­tan ari dira egiten: bi Elizondon eta hirugarrena Erratzun.
Bortzirietan, arrakastatsuak izaten dira antolatzen diren udaleku irekiak. Baina aurten inoizko haur kopururik haundiena dabil bortz herrietako udalekuetan: 158.
Leitzaldea. Leitzan, astebeteko lau txandatan banatuta egiten dute, eta hartara, bakoitzean arlo diferenteak lan­tzeko aukera dute: natura, sukaldea, birziklapena, sormena.. Deialdiaren harrera ona ikusita, aurreikusi baino bi begirale gehiago hartu behar izan dituzte aurten. Areson, aurten berrikuntza ba­tekin etorri dira gurasoak. Orain arte, Guraso El­karteak Haur Txokoa an­tolatzen zuen, eta Eus­ka­ra Zerbitzuak diruz lagundu. Aurten, ordea, kirol jarduerak antolatu dituzte, Kirol Mankomunitatetik bideratuta. Eta Goizuetan, ikastaroen aldeko apustua egin dute: ma­rrazketa eta eskulanak, informatika tailerra eta Hernaniko igerilekuetara ateraldiak.
Malerreka. Zubietan, oraingoz, uztaila akitu arte izanen da ludoteka, baina baliteke abuztuan ere egitea, iaz lehen hamabortzaldian halaxe egin baitzuten. Sunbillan, berriz, hirugarrenez anto­latu dute ludoteka, eta egu­nero Beheko Eskolako goiko solairuan bil­tzen dira goizak modu diberti­garrian pasatzeko. Eta Do­nezteben, Erreka El­kar­tearen ekimenez, kiro­la egiteko elkartzen dira astean hiru egunez gaztetxoak. Aurten hamargarrenez egiten ari dira.
Xareta. Urdazubi eta Zugarramurdin, bertze alor aunitzetan bezala, udalekuak ere elkarrekin egiten dituzte. Baina aurtengoak eman du berea, akitu baitira. Eta Saran, ikasturte osoan egiten duten Haur Bilgunea­re­kin segitzen dute udan. Euren jardueren artean, aipagarriena Maulen eginen duten bortz eguneko egonaldia da.

Baztan | Udalekuak 3 txandatan banatuta

•  3-12 urteko haurrak.
• Hiru txanda eginen dira: Elizondo (uztailaren 5­etik 16ra); Erratzu (uztai­laren 19tik 30era) eta Elizondo (abuztuaren 2tik 13ra).
• 77 haur apuntatu dira. Lehen txandan 12 –batez ere Elizondokoak–; bigarrenean 26 –Erra­tzu, Arizkun, Irurita, Amaiurkoak…–. Eta hirugar­renean 39 ­–Eli­zon­­dokoak ge­hienak­–.
• Lau begirale baztandar ari dira lanean.
•Astelehenetik ortziralera 10:00etatik 13:00etara elkartzen dira.
• Udal Euskara Zerbitzuak antolatzen du.
• Finantziazioa: zati bat Udalak eta gainerakoa gurasoek.

Bortziriak | Inoizko haur kopururik haundiena

• 3-12 urteko haurrak.
• Bortz herrietan egiten ari dira. Arantzan, Beran, Etxalarren eta Igan­tzin uz­tail­­aren 5etik 30era. Eta Le­sa­kan, hila­ren 12tik abuztuaren 6ra.
• 158 haur daude apuntatuak. 24 Arantzan; 49 Beran; 32 Etxa­larren; 13 Igan­tzin eta 38 Lesakan.
• 18 begirale ari dira lanean: 5 Beran; 4 Lesakan eta Etxa­larren; 3 Arantzan eta 2 Igan­tzin.
• Astelehenetik ortziralera, 10:00etatik 13:00etara elkartzen dira.
• Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Dindaia Fundazioak antolatzen dute.
• Finantziazioa: Euskara Mankomunitateak eta gurasoek.

Malerreka | Ludoteka edo kirola, herriaren arabera

DONEZTEBE
• 8-14 urteko haurrak.
• Uztailaren 12tik abuztuaren 6ra.
• 45 haur apuntatuak.
• Begirale bakarra.
• Astean hiru egunez, hiru taldetan banatuta: 10:00-11:00; 11:00-12:00 eta 12:00-13:00.
• Erreka Kirol Elkartea da aurten hamargarren aldiz Udako Kirol Eskola antolatu duena.

SUNBILLA
• 2-6 urteko haurrak.
• Ekainaren 28tik uztai­laren 30era.
• 19 haur apuntatuak.
• Herriko bi begirale ari dira lanean.
• Astelehenetik ortziralera 09:00etatik 13:00­etara biltzen dira.
• Guraso Elkarteak anto­latu, eta apuntatzen direnek ordain­tzen dute.

ZUBIETA
• 3-6 urteko haurrak.
• Uztailaren 1etik 30era. Baliteke abuz­tuan ere egitea.
• 10 haur apuntatuak (3-4 Doneztebeko ige­ri­keta ikastaroa aki­tu­ta­koan hastekoak dira)
• Bi begirale dituzte, Zubieta eta Iturengoak.
• Astelehenetik ortziralera, 09:30etik 12:30era elkartzen dira.
• Herriko neska batek antolatzen du. Haur Hezkuntza ikasten ari zela, praktika gisa ongi zetorkiolako hasi zen duela bi uda, eta gurasoen aldetik erantzun ona izan zuen. Aurten ikasketak akitu arren, aurreko bi udatako es­pe­rientzia ona errepikatu nahi izan du.
• Ordainketa osorik gurasoek egiten dute. Baina Udalak eskolako beheko solairua uzten die ludoteka egiteko.

Leitzaldea | Herri bakoi­tzak bere eskaintza

LEITZA
• 3-6 urtekoentzat Haur Txokoa eta 6-12koen­tzat Udako Taile­rrak.
• Uztailaren 5etik 30era astebeteko lau txanda, bakoitzean arlo diferenteak lan­tzeko.
• 101 haur apuntatuak.
• 4-5 begirale.
• Astelehenetik ortziralera 09:00-13:00 edo 10:00-13:00.
• Udalak, Euskara Mankomunitateak eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu eta Dindaia Fundazioak kudeatutakoa.

GOIZUETA
• 3-14 urteko haurrak.
• Hainbat ikastaro anto­latu dituzte: igeriketa uz­tail osoan (10:15-12:45); informatika uz­tai­leko astelehen eta as­teazkenetan goizez; marrazketa eta eskula­nak uztaileko astearte eta ostegunetan 11:00-12:00; 12:00-13:00­ edo 13:00-14:00.
• 45 ume apuntatu dira: 27 igeriketan; 14 informatikan eta 23 eskulan eta marrazketan.
• Gurasoek antolatzen dute, eta Guraso Elkarteko partaide direnei deskontua egiten zaie.

ARESO
• 6-11 urteko haurrak.
• Uztail osoan ariko dira. Asteazkenetan he­rritik kanpo ateraldiak eginen dituzte.
• 14 haur apuntatu dira.
• Begirale bakarra dute.
•Astelehenetik ortziralera 11:30etik 13:00etara elkartzen dira.
• Kirol Mankomunitateak antolatu du. Finantziazioaren zati bat gurasoek eginen dute eta ber­tzea Kirol Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuak.

Xareta | Urdazubi-Zugarramurdi eta Saran

SARA
• 3-12 urteko haurren­tzat Haur Bilgunea. Ttikiagoentzat Haurtzaindegia ere aukeran.
• Ikasturte osoan egiten den Haur Bilgunearekin segitzen da udan. Udako eskaintza uztailaren 5etik abuztuaren 20ra.
• 50 haur hartzen ahal dituzte gehienez. Egu­na­ren­ eta jardueraren arabera, neska-mutiko kopurua aldatzen da.
• Bortz animatzaile dira.
• Herriko Etxeak duela bi urte hartu zuen ardu­ra, ordura arte Larrun­ Ttiki elkarteak kudeatu zuen.
• Haur Bilgunearen ordu­tegia 07:30-18:30; Haur­tzain­de­giarena 07:30-09:00/16:30-18:30.
• Herritik kanpo bortz eguneko egonaldia eginen dute Maulen.
• Ordainketa gurasoek egiten dute.

URDAZUBI ETA ZUGARRAMURDI
• 3-14 urteko haurrak.
• Ekainaren 29an hasi eta uztailaren 16an akitu ziren.
• 22 haur elkartu dira.
• 2-3 begirale eduki dituz­te.
• Astelehenetik ortziralera 11:00etatik 13:00­etara bildu dira.
• Egunaren eta jardueraren arabera, bi he­rrietan txandakatuz igaro dituzte goizak.
• Aurtengoa hirugarren edizioa izan da.
• Guraso Elkartea da guztiaren arduraduna, eta gastuen zati haundiena ere berak ordain­tzen du. Hortik aparte, familia bakoitzak bere zatia ordaindu behar izan du. Eta Urdazubi eta Zugarramurdiko eskoletan ez dauden neska-mutikoek gehiago.

 

Baztan, Bertizarana eta Malerrekan | Udaleku itxiak aukeran

Herria utzi eta lagun berriak egiteko aukera paregabea izaten dute neska-mutikoek udaleku itxietan ere. Eta Ma­le­rre­kan, Bertizaranan eta Baztanen hori eskaintzen da. Nafarroako Udal Eus­ka­ra Zerbi­tzuen ekimenez, udaleku itxiak­ antola­tzen dira eta Malerrekako eta Baztango Euskara Zerbi­tzuek horrekin bat egin dute. Hala, Donezte­be, Ituren, Narbarte, Sunbilla, Donama­ria eta Oieregiko 18 haur apuntatu dira udaleku hauetan aurten, eta Baztan­go 12, 10 elizondar eta 2 lekaroztar.
Lehen Hezkuntzako 1.-3. mailakoek Pasai Doniba­neko Piraten Udalekuetan parte hartuko dute. Uztailaren 2tik abuztuaren 7ra astebeteko egonaldiak eginen dituzte Malerreka edota Ber­­ti­za­ra­na­ko 7 haurrek eta Baztango 9k.
LHko 4. eta 5. mailakoek, berriz, Larraulgo Xamariko Udalekuan igaroko dute uztailaren 2tik 26rako aste bat. Malerreka edota Bertizaranako 2k eta Baztan­go 3k eman dute izena.
Eta LHko 6. mailako eta DBHko lehenengo ziklokoei Zugarramurdiko Udaleku Sorgindua egokitu zaie. Astebete egonaldia egiteko Malerreka edota­ Bertizaranako 9 haur apuntatu dira.
Gastuen erdia gurasoek ordainduko dute, eta gainerakoa Mankomunitateek.
Dena den, normalean, urte bukaeran Nafarroako Gobernuko Gazteri Sailetik dirulaguntza jasotzen dute, eta azken erdia Gobernuak eta Mankomunitateak ordaintzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun