«Nire hobby honetatik nire lanbidea egiteko aukera izan dut»

Gurutze Pikabea 2010eko uztailaren 22a

Iñaki Diegezentzat esperientzia aberasgarria izaten ari da Cirque de Soleilekin parte hartzea. Utzitako argazkia

9 urterekin hasi zen Iñaki Diegez akordeoiarekin, eta geroztik, diskak atera, talde ezagunetan parte hartu eta etxean zein na­zioa­r­­tean sari andana lortu ditu. Duela urte batzuk, Do­neztebera ailegatu zen, eta az­ken aldian, Ago­rreta Musika Es­kolako akordeoi irakaslea da. Mendi Abes­ba­tza­ren sor­tzaileetako bat ere izan zen, baita bortz urtez zuzendaria ere. Eta orain, eszendentzia hartuta, 2009ko apiriletik, AEB­ eta Ka­na­dan dabil, Cirque du So­leilen oVo ikuskizunean akor­deoia­­ren doinua sartuz. 2011eko ekainera arte ibiliko da kanpoan.

Lan aberasgarria
«Bigarren aldiz deitu zidaten Montrealetik, Cirque du Soleilen proiektu berri batean parte hartzeko. Kasu honetan, nire lana akordeoiarekin doinua ikuskizunean sartzea zen. Lan interesgarria iruditu zitzaidan, musika horrek, nahiz eta ni hemen ez egon, urte askoz jarraituko baitu, eta nolabait nire jotzeko era hor
geldituko baita»

Zein ibilbide egin duzu akordeoiarekin?
Profesionalki lehen urra­tsak akordeoi klasikoarekin egin nituen. Hiru diska atera nituen, eta kon­tzertu asko eman nituen, bai inguruan, eta bai Europan ere. Urte batzuk pasatu eta gustorago sentitzen nintzen beste musika mota batzuk eginez: Jazz, Folk, Rock... Beraz, klasikoa alde batera utzi eta ildo honi jarraituz beste musikari ba­tzuekin jotzeko aukera izan nuen, eta hori dela eta, herriz herri asko mu­gi­tzen hasi  nin­tzen. Honek jende asko ezagu­tzeko aukera eman zidan, eta bide batez, oso musikari ezagun eta onekin egoteko aukera. Nire hobbytik nire lanbidea egiteko aukera izan dut.
Nola ailegatu zinen Doneztebera?
Ikasketak amaitu eta urte­ gutxira, Doneztebeko akor­­deoi irakasle lanpostua atera zuten, eta opo­sa­ketak gainditu ondoren, lanpostua lortu nuen. Hasierako urte haietan lan ikaragarria egin genuen irakasle ginenok eta garai hartako gu­ra­soek. Guztiok, Udalaren babesarekin, es­ko­la ona eraiki­tzea lortu genuen. Ha­rro senti­tzen­­ naiz lan horretan parte hartu izanaz.
Nolatan sortu zitzaizun Cirque de Soleilekin AEB eta­ Kanadara joateko au­kera?
Akordeoiarekin niretzako berriak diren bideak jarrai­tu nahian nabil beti. Ha­sie­ra batean, ordezkapen bat egiteko deitu zidaten, eta hori egin ondoren, etxe­ra bueltatu nintzen es­perientzia amaitutzat emanez. Bi hilabetez Euskal Herrian egon nintzen, eta Igor Telletxearekin,  Pan­txoa ta Peioren diskaren produkzioa egin, eta zenbait kontzertu eman nituen. Bigarren aldiz deitu­ zidaten Montrea­letik (Ka­na­da), Cirque du Soleilen proiektu berri batean parte hartze­ko. Kasu honetan, nire lana akordeoiaren doinua ikus­kizunean sartzea zen. Lan interesgarria iruditu zitzaidan, musika horrek, nahiz eta ni he­men­ ez egon, urte askoz jarraitu­ko baitu, eta nola­bait nire jotzeko era hor gelditu­ko baita. Dena azkar gertatu zen eta ia­ agur esate­ko denbora­rik gabe bueltatu nin­tzen Ka­nadara.
Zer moduz egokitu za­re­te zu eta zure familia bizimodu berrira?
Bigarren aldi honetan, bi urterako proiektua zenez, familiarekin etortzea erabaki genuen. Oso gustura dabiltza, esperientzia oso ona da, bai tokiak eza­gutzeko eta bai ingeles pixka bat ikasteko.
Nolakoa izaten da zure lana?
Hasierako hilabetean, Montrealen ikuskizuna montatzen egon ninen. Niri akordeoi musika zatiak egokitzea tokatu zi­tzaidan. Gaur egun, astean 9-10 show egiten ditugu asteartetik igandera eta astero 25.000 lagun etortzen dira.
Turismoa egi­te­ko astia izaten al duzue?
Zirkoa herri batetik beste­ra mugitzen den bitartean, astebeteko atsede­nal­­­dia izaten dugu. Ete­nal­di horiek aprobetxa­tzen ditugu turismoa egiteko, astez ez baitugu den­bora askorik. Mar­txoan, adibidez, etenaldi­ bat aprobetxatuz, Pan­txoa­ ta Peiorekin Kalifornian pare bat kontzertu egiteko aukera izan nuen. Chinoko eta San Frantzis­koko Euskal Etxee­tan eus­­­kaldun asko ezagutu nituen. Hauetako asko Bidasoaldekoak, eta Doneztebeko ikasleen fa­mi­liakoak ere aurkitu nituen, baita akordeoilariak ere!
Bueltatzen zarenerako, ba al duzu proiekturik?
Crossing Time diska orain dela hiru urte egin nuen, eta horrekin oso gustura ibili nintzen kontzertuak emanez. Bueltan, diska berri bat ateratzea gustatuko litzaidake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun