Hiru jardunaldi jokatu ondotik, ekainaren 27an bukatu zen Iparraldeko Joku Torneoa. Sei herri kirol modalitatetan aritu dira kirolariak, tartean, eskualdekoak andana, eta sari gehienek ere hemen bukatu dute.
Txokor biltzen, Fernando Etxegarai beratarrak bigarren postua eskuratu du; Patxi Irazoki igantziarra hirugarren izan da eta Unai Iantzi aniztarra bosgarren.
Ingude altxatzen, berriz, hiru jardualdietako jasoaldiak batuta, Joakin Aioroa iturendarra izan da nagusi; Xabi Sein igantziarra bigarren izan da eta honen lehengusu eta herritarra den Karlos Sein hirugarren.
Harri-altxatzen, Leitzara joan den lehenbiziko postua. Josetxo Urrutiak irabazi du; eta Xabier Ariztegi etxalartarra, berriz, hirugarren gelditu da.
Lasto altxatzen, hiru igantziarren arteko lehiaren ondotik, Xabi Seinek eskuratu du txapela; bigarren Iñaki Bereau izan da eta hirugarren Karlos Sein.
Txinga-eramaten, azkenik, Josetxo Urrutia bigarren gelditu da.
Eskualdeko kirolariek parte hartu ez duten modalitatea zaku-lasterketa izan da.