188 pilotarik parte hartu dute Josetxo Ezkurra Memorialean

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 8a

Josetxo Ezkurra Memorialeko finalistak ekainaren 20an sariak banatu ondotik Zaldua

Aurtengoa txapelketaren XX. edizioa izan da

Josetxo Ezkurraren omenez, 20. urtez antolatutako pilota txapelketak eman du aurtengoa eta finalak ekainaren 20an jokatu ziren Donez­teben. 188 pilotarik parte hartu dute Txaruta Pilota Elkarteak antolatutako lehia honetan, 26k ttikien mailan, 38k umeetan, 38k kimuetan, 48 haurretan, kadeteetan 22k eta ga­z­teetan 16k.
Ttikien mailan, Lesa­kako Asier Larralde eta Arizkungo Eki Larraldek 18-14 irabazi zieten Berako Asier Telletxea eta Josetxo Seseri.
Umeen B mailan, Lesakako Josu Elizondo eta Jon Leizak 18-13 irabazi zieten Aimar Otxo­te­ko eta Mikel Galardi he­rritarrei. Umeak A mailan, Goizuetara joan zen txapela. Antton Ape­ze­txea eta Aitor Aizkorbek 18-14 irabazi zieten Berako Mikel Elzaurdia eta Yago Kanterori.
Kimuen B mailan, Lazkaora joan zen garaipena. Elizondoko Ander Zelaieta eta Aritz Merinok 18-6 galdu zuten. Kimuen A mailan, Oronozko Enaitz Antsok eta Sunbillako Iker Espelosi­nek 18-11 garaitu zuten Burlatako bikotea.
Haurren B mailan, Be­rako bi bikote aritu ziren. Baina garaipena, Andoni Laz­ka­notegi eta Eñaut Larra­txerentzat izan zen, 18-10 irabazi baitzieten Julen Palen­zue­la eta Xabier Mendiri. Haurren A mailan, Narbarteko David Albiasuk eta Uharteko Aritz Goñik 18-5 irabazi zuten Tafalla eta Do­ni­baneko bikotearen aurka.
Kadeteetan, Elizondoko Dario Tran­txe­ eta Igoako Beñat Albe­rro atera ziren txapel­dun. 18-10eko markagailuarekin utzi zituzten Arkaitz Un­txalo iturendarra eta Iban Inda amaiurtarra.
Eguneko azken partidan, gaz­teen mailan, Oronozko Joseba Ariz­men­di eta Andoaingo Ulan­gak 22-9 irabazi zioten Usurbilgo bikoteari.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun