Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatuta, herri kirol saio andana jokatuko dira ortzegun honetatik aitzinera Iruñeko Foru Plazan. Uztailaren 14ra arte, 12:00etatik 14:00etara izanen dira. Horietako aunitzetan, Nafarroako txapeldunak erabakiko dira, eta eskualdeko kirolariek ez dute hitzordura hutsik eginen.
UZTAILAK 8, ORTZEGUNA
-Nafarroako Harri-jasotze Txapelketa.
-Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa.
-Nafarroako Lasto Altxatze Txapelketa.
UZTAILAK 9, ORTZIRALA
-Nafarroako Arpana Txapelketak (lehen maila eta kadeteak).
-Joxe Bikondoaren erakustaldia.
-Aizkora erakustaldia.
UZTAILAK 10, LARUNBATA
-Nafarroako Ingude Altxatze Txapelketak (gizon eta emakume).
-Lasto Altxatze erakustaldia.
-Lasto Botatze erakustaldia.
-Harri-jasotze erakustaldia (Perurenatarrak).
-Sokatira erakustaldia.
UZTAILAK 11, IGANDEA
-Nafarroako Bikotekako Aizkora Txapelketa (Nazabal eta Barberena; Larretxea eta Senosiain; Mindegia eta Lopez).
-Nafarroako Orga Joko Txapelketa.
-Nafarroako Txinga Eramate Txapelketak (gizon eta emakume).
-Arpanlarien erakustaldia.
UZTAILAK 12, ASTELEHENA
-San Fermin Motozerra Saria.
-Harri-jasotze erakustaldia (Mikel Saralegi).
-Kimu mailakoen proba konbinatu erakustaldia.
-Haurrendako herri kirolak.
UZTAILAK 13, ASTEARTEA
-Kañamares anaien erakustaldia (Zerratokia eta aitzurrarekin egurra moztea).
-Harri-jasotze erakustaldia (Aitor Oiarbide eta Idoia Etxeberria).
-Aizkora erakustaldia
-Emakumezkoen Aizkora Erakustaldia (Maika eta Izaskun Ariztegi).
UZTAILAK 14, aSTEAZKENA
-Motozerra erakustaldia
-Aizkora erakustaldia bikoteka.