Karrikako besten ondotik, orain Amotzeko bazterrak alaituko dira Madalenen karietarat

Franck Dolosor 2010eko uztailaren 8a

Laugarren urtez segidan, bertsulariek alaitu dute Senpertarren bazkaria. Amets Arzallus Iparraldeko txapelduna eta Euskal Herriko txapeldunordeak eta Sustrai Colina Txapelketa Nagusiko finalistak Mund

Uztailaren 14an eta 16tik 17ra ez da animaziorik falta izanen

Jondoni Petrikari bes­tak bururatu dira eta aurten ere animazio ederrez gozatu ahal izan da bortz egunez. Aro iduzkitsua lagun, egun biziki atseginak ospatu dira. Igandeko herrita­rren bazkaria ederki alaitu zuten Amets Arzallus eta Sustrai Colina ber­tsulariek, eta ondotik Artxeluak senpertar gazteek osatzen duten kantari taldeak. Guk, El­tzegor eta Michel Labéguerie-ren zonbait kantu eskaini zituzten. Euskal kulturaz ongi gozatu eta, astelehenean saltsa eta capoiera doinuak nagusitu ziren ka­rriketan giro gaitza sortuz oraingo eta lehenengo gazteen artean.
Besta komiteak nahi baino jende gutiago bildu bada ere, aitortu behar da herriko bestak gero eta atseginagoak direla.
Maila haundiko musikariak Amotzen
Karrikako besten ondotik, Amotzeko gaz­teak ariko dira orain­ lanean... eta bes­tan, Madalenen kari. Uztailaren 14, 16, 17 eta 18an ez da animaziorik falta izanen Amotze auzoan.
Usaian bezala, lehen eguna Larraldea base­rriaren inguruan ospatuko da mus eta pentaka zoingehiagoekin, herri bazkari batekin eta ahate-joko ikusgarriarekin. Pilota eta musika nagusituko dira ondoko egunetan, bertzeak bertze, Betagarri eta Larzenak taldeekin, eta Dominika eta Niko Etxart­ eta Pipas Larrandaburu; Brave, Bessonart eta Lascano kantariekin.
Besta ederrak hauek ere dudarik gabe gazteriarentzat. Ede­rrak eta hunkigarriak, ainitzek gogoan izanen baitituzte Xabi Camino Togorat gana den amoztar gaztea eta Bixen­te Lopez gan den neguan Tolosan istripuz hil zen 19 urteko amoz­tarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun