Kultur ekitaldiz betetako uztaila

Xan Harriague 2010eko uztailaren 8a

Uda gainean dugu eta herriko bestak arte bertze itxura bat hartuko du gure herriak, kanpoko jende aunitz ibiliko baita han eta hemen. Hori dela eta Turismo Bulegoak eta herriko hainbat elkartek bestak, erakusketak eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte turistentzat, baina baita hemengo jendearentzat ere.
Igandean berean ar­ti­sau eta gastronomiaren lehenbiziko azo­ka eginen da, eta ondoko larunbatean Zaz­piak Bat dantza tal­deak urteko erro­me­ria ospatuko du, uztai­laren 17an, hain zuzen ere. Ondoko larunbata ere, uztai­laren 24a, plazatik itzuli bat egiteko egun polita izanen da bertze behin Pottokaren Eguna gure herrian ospatuko baita. Biharamuean kermeza eginen da, igandearekin. Azkenik, uztai­leko azken larun­ba­tean errug­bi taldearen erro­meria izanen da.
Horrez gain, baina gure kultura ezagutzen ez dutenen­tzat gehiago, dantza, pilota, he­rri kirol eta kantu ikuskizunak izanen dira astetartez. Berezitasun gisa, berriz, uztailaren 28an Saguzarren gaua ospatuko da leizeetan. Behaketa egiteaz gain, animali horiek ongi ezagutzen dituzten profesional batzuek azalpenak emanen dituzte haien bizi eta usaiei buruz.
Nabarmentzekoa da, azken urte hauetan bezala, merkatua izanen dela ostegun guziz he­rriko edo behintzat hurbileko eguneroko produktuekin: barazkiak, gasnak eta abar.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun