Aurten ere Herriko Etxeak herritar batzuk omendu ditu familia handiak hazi dituztelako. Janbattit Laborde auzapezak merezimenduaren domina eman die Garateko Jesusa Saharretari eta Iturbideko Marie Dominika Berekoetxeari. Bortz eta lau haur hazi baitituzte, hurrenez hurren.
86 urterekin Saharretak 32 iloba eta iloba txiki ditu, eta Berekoetxeak 9, 83 urterekin. Hainbeste ondorengoen artean jende aunitz bildu zen Herriko Etxean haien omenez egin zuten ekitaldian. Dominaz gain, ziurtagiria eta lore sorta ere eskuratu zuten Gartekoak eta Iturbidekoak, Annie Londaitz eta Monique Soudre hautetsien eskutik.