10,45 milioi euro Baztan-Bidasoako errepideak mantentzeko

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 8a

Oronoz - Mugairiko zent­rotik kudeatzen diren eskualdeko erre­pideen manten­tze lanetarako 10.454.096 euro onartu ditu Nafarroako Gobernuak. Hala, Bor­tzirietatik Baztanerako errepideetan inbertituko da diru kopuru hori. Dena den, lau urtetan gastatzeko izanen da: 2.425.474 euro 2011­ko aurrekontutik bideratuko dira, 2.546.748 euro 2012ko aurrekontutik, 2.674.085 euro 2013kotik eta gainerako 2.807.789 euroak 2014kotik. Istripu eta larrialdi kasuen arre­ta, seinalizazioak, garbiketa lanak, konponketak, zoladurak, elurra eta izotzaren garbiketa... Gisa ho­rretako lanetarako erabiliko da Gobernuak ekainaren 21ean onartu zuen diru-partida.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun