Azken urteotan bezala, bisitan izanen ditugu Saharako haurrak uda honetan. Ortziral honetan, uztailak 9, ailegatuko dira, eguerdi aldera, eta gainera, inoiz baino gehiago etorriko dira: 17 neska-mutiko. Horietatik lauk Malerrekan pasako dute uda –Iturenen eta Zubietan bana eta bik Sunbillan–; bik Bortzirietan –bana Beran eta Etxalarren–; bederatzik Baztanen –bina Erratzun, Arizkunen eta Elizondon eta bana Azpilkuetan, Elbeten eta Oronozen–; eta bik Leitzan –biak familia batek hartuko ditu–. Saharaztan Baztan Bidasoako Saharar Herriaren Aldeko Elkartasun Taldearen eskutik etorriko dira Baztan Bidasoa aldera, eta Leitzaren kasuan, Gizarte Zerbitzuen laguntzarekin. Azken honetatik adierazi digunez, «aurten haurrak ekartzea oso garestia izan da». Haur bakoitza 792 euro kosta baita.
Zenbaki sarituak
Saharako haurrak ekartzeko dirua lortzeko zozketa egin du aurten ere Saharaztanek eta hauek dira zenbaki sarituak.
Arizkunen, Uxoa jatetxean otordua irabazi duena 3.128 zenbakiaren jabea izan da; Ordoki likorerian 3.060 eta Bixta-eder jatetxean 2.423. Elbeteko Ostatuan 1.497. Elizondon, Galarzan 0174; Eskisaroin 4.035; Kortarixarren 2.041 eta Itzalargikobordan 0656. Gartzainen, Frantsenen 3.700. Lekarozen, Larraldea sagardotegian 1.325. Mugairiko Pierresenean 3.438.
Donezteben, Belarra jatetxean, 3.789. Donamariako Herriko Ostatuan 1.450 eta Donamariako Bentan 4.091. Oizko Ostatuan 2.252. Beintzako Ostatuan 2.049. Iturenen, Herriko Ostatuan 3.147 eta Altxunea erretegian 0557. Etxalarren, Herriko Ostatuan 3.758 eta Elutsan 0216. Beran, Errekalden 0744 eta Zubiondon 3.962. Zubietan, Herriko Ostatuan 3.259. Lesakan, azkenik, Bereau hotelean 1.068.
Bakoitzak bi pertsonendako afaria edo bazkaria izanen du dagokion jatetxean eta bi hilabeteko epea otordua egiteko. Joan baino lehen deitu beharko da.