Mendaur Trikitixa Eskolako gaztetxoek txukun akitu dute denboraldia. Eta behar bezalako bukaera emateko, ikasturte bukaerako kontzertua eskaini zuten ekainaren 1ean Aurtizko Frontoian. Oso emanaldi polita egin zuten eta urte guztian landutako abestiak jo zituzten. Bederatzi zubietar, hamaika iturendar eta aurtiztar eta hiru eratsundarrek parte hartu zuten, Ainara eta Oihana irakasle aurtiztarren laguntzarekin.