Aizkora ikusteko ez ezik, aritzeko ere afizioa badago herrian. Horren bi adibide dira Arrazoko Joxe Antonio Loiarte eta Palazioko Mikel Indakoetxea. Bi hauek ostegun honetan, uztailak 8, Iruñeko Foru Plazan jokatuko den Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketan parte hartuko dute.
Indakoetxea beteranoa da honetan, lehen ere parte hartutakoa baita. Palaziokoarentzat, ordea, lehenengo aldia izanen da. Zorte on!