Bernardo Atxaga idazlearen Bi anai liburuan oinarritutako film bat egiten ari da Imanol Rayo gidoilari eta zuzendaria. Eta horretarako, Artikutza, Lesaka eta Iturengo parajeekin batera, Zubieta ere egokia iruditu zaio pelikula egiteko. Hala, uztailaren 16an eta 19an gure herrian ibiliko dira grabaketak egiten. Eliza inguruan egiteko asmoa omen dute, eta baliteke inguruko bideak edo moztu behar izatea. Dena den, herritarrei hori aldez aurretik jakinaraziko zaie.