Uztaileko goizetan ludoteka izanen dute neska-mutikoek

Fermin Etxekolonea 2010eko uztailaren 8a

16 laguneko kuadrilla elkartu zen joan den urtean ludotekan, eta besteak beste, argazkian eskuetan dituzten panpinak egin zituzten. Izaskun Zubialde

Aurrekoetan bezala, Leire eta Ixiar dira begiraleak

Hilabete hasieratik egunero elkartzen dira neska-mutikoak eskolako beheko solairuan, goizak modu dibertiga­rrian pasatzeko. Astele­henetik ostiralera, 09:30­­­etik 12:30era egiten dute hitzordua hamar bat gaztetxok, Leire Bazte­rrika herritarra eta Ixiar Bazterrika iturendarra begirale dituztela.
Oraingoz, uz­taila akitu arte eskaintzekoa da ludoteka, baina baliteke luzatzea. Joan den urtean, esaterako, gurasoak eta haurrak gustura zeudela-eta, hasieran uztailean baka­rrik egitekoa zena abuz­tuan ere egin zen. Ikusi­ko da, beraz, aurtengoa nola joaten den. Bitartean, jokoak, ateraldiak, marrazkiak eta abar egiten segituko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun