Leku aunitzetan bezala, gure herrian ere San Juan Suak egin ziren. Haur, gazte eta zaharrak «sarna fuera, sarna kanpora, onak barrena, txarrak kanpora, San Juan viene, San Juan va, gora San Juan bezpera» erranez saltoka aritu ziren ekainaren 23an. Aurtitzen, bertzalde, ekainaren 26arekin ospatu zuten San Juan Bezperako afarian, 50-55 lagun inguru elkartu ziren elkartean. Afariaren ondotik kantuan eta dantzan aritu ziren Doneztebeko trikitilarien doinuekin. A ze giroa egon zen, eguna argitu eta ederki gosalduta erretiratu baitzen jendea.