Joakin Aioroak bertze garaipen bat eskuratu du ingudearekin

Arkaitz Mindegia 2010eko uztailaren 8a

Joan den urtean Nafarroako Ingude Altxatze Txapelketa irabazi zuen Joakin Aioroak Iruñeko Sanferminetan. Artxiboko argazkia

Larunbatean Nafarroako Txapelketan parte hartuko du Iruñean

Ekainaren 27an bukatu zen Iparraldeko Joko Torneoa eta ingudea altxatzeko modalitatean txapela lortu zuen Joakin Aioroak.
Iparraldeko Joko Torneo hau ligaxka moduan jokatzen da, hiru jardunaldi jokatuz, eta saio guzietan egindako al­txal­di guziak gehituz Joakinek lortu zituen gehien. Lerro hauen bidez, zorionak!
Nafarroako txapelketak
Baina orain Nafarroako Ingude Altxatze Txapelketari begira egonen da seguraski. Iruñeko sanferminen barne  jokatzen den txapelketa honetan parte hartuko baitu larunbat honetan, uztailak 10. Dena den, ez da herritar bakarra izanen Foru Plazan he­rri kirol erakustaldi eta txapelketetan parte hartuko duena: Maika Ariz­tegi ere hantxe egonen da. Joan den urtean gizonezkoen zein emakumezkoen Ingude Al­txatze Txapelketako garaipenak Iturenera eka­rri zituzten, eta ikusiko da aurten zer gertatzen den...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun