Hiri hondakinen egutegiak badu zenbaki saritua

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 22a

Birziklapenaren ingu­ruko hainbat aholku emanez, Baztan,  Ber­ti­zarana, Bortziriak eta Male­rrekan, Hiri-Hondakinen Mankomunitate edo udalen eskutik urte hasieran banatu ziren egutegiek zeramaten zenbakien zozketa egin zen ekainaren 30ean Donezteben. Irailean bi la­gunentzako Kanariar Uharteetan aste bateko egonaldiaren zozketa egin zen. Hiru zenbaki atera dira: 5.257; 7.334 eta 2.113. Saritua zenbaki bakarra da, 5.257a, eta lehendabiziko zenbaki hori agertzen ez bada, bigarrenak eramanen du saria, 7.334ak eta bertzela, hirugarrenak, 2.113ak.
Hiru kasuetan, uztai­laren 31 baino lehen deitu beharko da Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateko 948 635254 telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun