236 lasterkalari krosean

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 8a

Erreka Kirol Elkartea


Arrakastatsua izan zen hagitz, ekainaren 27an Erreka Kirol Elkarteak antolatuta egin zen Herri Krosa. Inoiz baino lasterkalari gehiago elkartu zen: 236 guztira! Eta ibilbide osoan ere giro ederra sortu zen. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, helduen kategorian, «luxuzko maila» izan zen, eta azkenean Antonio Etxeberria nagusitu zen, Jaouad Bolameren aitzinetik. Emakumezkoetan, berriz, Rosi Talaverak irabazi zuen, eta Ana Zelaieta herritarra bigarrena izan zen sailkapenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun