Bi eguneko mendi irteera

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 8a


Aurten bigarren aldiz, bi eguneko mendi ateraldia antolatu du Erre­ka Elkarteak. Male­rrekako mendietan eginen da, uztailaren 17an eta 18an.
Uztailaren 17an, la­run­batarekin, herritik atera eta ondorengo ibilbidea eginen dute mendizaleek: Doneztebe - Labeaga - Uztakorta - Go­rostieta - Otxola - Basa­ka­bi. Basakabin afaldu eta lo eginen da eta bihar­amunean, uztailak 18, bertze bazter hauetan ibiliko dira: Basakabi - Iruñarri - Sorginzelai - Loizate - Ekaitza - Mendaur - Doneztebe.
Egun bakoitzean 35 kilometro inguru eginen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun