Uztailaren 12an hasiko da Erreka Elkarteak antolatutako Udako Kirol Eskola

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 8a

Izen-ematea ortziral honetan egin beharko da frontoian

Ez du geldirik egoteko asmorik Erreka Kirol Elkarteak eta denboraldia akitu orduko, ber­tze­lako eginkizunei ekin die Udalaren laguntzarekin. Aurten hamarga­rren aldiz, Udako Kirol Esko­la antolatu du. Eta he­rri­ko­ zein inguruko neska-mutikoek hainbat kirol jarduera egiteko aukera izanen dute hilabete batez.
Uztailaren 12an hasi­ko dira ikastaroak eta abuztuaren 6an akitu, eta astelehen, asteaz­ken eta ortziraletan izanen dira –uztailaren 23ko klasea asteartearekin, hilak 20, eginen da–. Lehenbizko taldea 11:00etatik 12:00­e­tara ariko da eta bigarre­na 12:00etatik 13:00etara. Ikastaroko jarduerak  eskoletako frontoian eta kiroldegian izanen dira.

Izen-ematea

Interesatuek izen-ematea ortziral honetan, uztailak 9, egin beharko dute, 11:00etan fron­toian. Prezioari dagokionez, joan den urte­ko berdinak dira: 33 euro bazkideek eta 36 euro baz­kide ez direnek.
Haurren begiralea, berriz, Ainara Marizku­rrena izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun