Ekainaren 26an ireki ziren igerilekuak. Lorea Arangoa sorosleak erran duenez, lehenengo egunetan ez zen jende aunitz hurbildu eguraldia medio. Bera izanen da igerilekuko soroslea eta Andres Dangas ostatuaz arduratuko dena. Urtero bezala, igerilekuko bonoak aurrezki kutxetan hartu behar dira eta aste, hilabete edo sasoi osokoak izan daitezke. Ondoko taulan zehaztuak daude prezioak.
2010eko denboraldiko prezioak igerilekuan.
ASTEA HILABETEA SASOIA EGUNA
7-10 urte 4,48 euro 7,82 euro 12,14 euro 2,03 euro
11-16 urte 8,18 euro 14,43 euro 20,21 euro 3,28 euro
16 urtetik goiti 15,94 euro 28,13 euro 39,18 euro 4,90 euro
Familiarrak 85 euro
(gurasoak eta 16 urtetik beheitiko haurrak)