Uztailean eta abuztuan Turismo Bulegoa zabalik Kultur Etxean

Irune eta Itsaso 2010eko uztailaren 8a

Abuztuan pertsona bat behar da bertan egoteko

Abuzturako deialdia. Abuztuko 2. hamabortzaldian goizez eta hilabete osoan arra­tsaldez Turismo Bu­le­goan lanean ari nahi duenak Bertizko Par­tzuergora dei dezake.

Joan den udan eta pasa den Aste Santuan bezala, uda honetan ere, informazio gunea irekiko da Kultur Etxean. Uztailean eta abuztuan egonen da zabalik; uztailean goizez eta abuztuan goizez eta arra­tsaldez.
Jabier Iriarte izanen da uztaileko eta abuztuko lehenengo hamabor­tzaldian goizez informazio guneaz arduratuko dena. Baina abuztu osoan arra­tsal­dez eta hilabeteko bigarren ha­ma­bor­tzaldian goizez informazio bulegoa zabaldu ahal izateko bertze pertsona bat behar da. Hortaz, unteresatua dagoenak Bertizko Par­tzuergo Turistikora deitu behar du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun