Bertatik bertara ospatu zuen Realaren igoera Genaro Taldeak. 2007an jaitsi zen Bigarren A Mailara, 40 urtean goiko kategorian egon ondotik, eta ekainaren 13ko partida erabakiorrean, hantxe izan ziren Genaro Taldekoak, Anoeta eta inguruak lehertu zirenean zuzeneko lekuko.Eta bestondoa pasatzeko astirik eduki gabe, biharamunean, ETB2ko Uyyyyy saioan izan ziren publiko bezala parte hartzeko. Esku artean dituzten egitasmoen artean, abuztu bukaeran jokatuko den Jon Irazoki futbol memoriala dago eta aurten Unai Zelaietaren heriotzaren 10. urteurrena dela eta, zerbait berezia egin nahi dute. Torneo triangularrean Realeko jubenilen taldea ariko dela ere aitzineratu digute. Aipatu, azkenik, Munduko Futbol Txapelketaren harira antolatutako porra arrakastatsua izan dela: guztira 72 porra-kiniela egin baitira.