Eguraldi euritsua, baina giro ederra

Ttipi-Ttapa 2010eko uztailaren 8a

Utzitako argazkia

Ortziraleko poteo-tapeoa, altxaferoa, kalejira eta hippy gauaren ondotik, larunbatean, kalejira, zikiro-jatea, eta Gure Txokoa Dantza taldearen saioa izan ziren, baita suzko zezena ere. Igandean ere hainbat ekitaldi izan ziren: plater tiro­keta, he­rri kirolak, bonba japoniarrak, haur jokoak, dance-jazz erakustaldia… Altzateko komertzioetako erakusleiho lehiaketako sariak eman ziren eta saskiaren zozketa ere egin zen. Auzo afariarekin akautu zituzten bestak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun