Egoitz Gorosterrazu ➜ Iturengo gaztea

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 8a

Artxibokoa

Realaren partida bat ikusi, ber­tsotan ari edo besta on bat bota. Zer duzu nahiago?
Realaren partida bat ikusi.
Nola ospatu duzu Realaren igoe­ra?
Ospatu gustura ez, etxean nengoe­lako. Baina bertzeak bezala gustura gelditu naiz.
Zeinek erakutsi dizu gehiago ber­tsotan: anaiak ala osabak?
Osabak.
Osaba Bittorren hagitz zalea omen zara. Hala al da?
Bai, bai. Beregandik heldu zait bertsoetarako afizio hau, berari adituz.
Aurten lehenbiziko aldiz parte hartu duzu Nafarroako Ber­tsolari Txapelketan. Zer moduz ikusi duzu zure burua?
Gustura gelditu nintzen. Ez nuen uste hain lan ona eginen nuenik eta ongi ikusi nuen nire burua.
Txapelketa batean anaia eta biak ber­tsotan ari bazarete, kontrario ikusten al duzu anaia?
Bai, bai, oholtza gainean denak kontrario.
Bertsotarako lagunik onena zein da zuretzat?
Osaba.
Basozain ala bertsolari ikusten duzu etorkizunean zure burua?
Bertsolari bezala erranen nuke.
Iturengo bestetako onena zer da zuretzat?
Herri-bazkaria.
Zer dute faltan eta zer soberan Iturengo bes­tek?
Faltan, ber­tze egun bat, eta soberan… ez dakit.
Amets bat?
Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabaztea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun