Urdazubiko Ikaburuko lezeek 20 urte daramazkite jendeari irekiak eta orain arteko moldaketa handienari ekin dio Urdazubiko Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin: LED teknologian oinarritutako argiteri sistema berria paratzea.
Teknologia hau, gisa honetako monumentuetarako argiteri ekologiko eta egokiena bezala aurkezten dute: ez du lezearen habitat naturala hondatzen duten goroldio eta likenak ugaritzea uzten, lezearen berezko espeziea den “Abasola Sarea” armiarma txuri eta itsua, Munduan bere ezaugarriak dituen bakarra, babesten du eta energia kontsumoan aurrezpen handia eraginen du.
Modu honetara, naturaren eta ingurumenaren kontserbazioa lortuko da eta horretaz gain, ikuspegi berri bat emanen zaio bisitariari, lehendik lezea ezagutzen duenari nahiz berriari.
Interpretazio gune berria
Gainera, gaur egun, lezeen interpretaziorako gune berria egokitzen ari da sarreran, datorren neguan inauguratzea aurrikusia dagoena, bisitariari lezeen informazio historikoa eta xehea emateko.
Gogoratu behar da Urdazubiko Ikaburuko lezeetan 40 minutuko bixita gidatua eskaintzen dutela, estalaktita eta estalagmiten unibertsoa ezagutzeko eta garai ezberdinetan leku hori okupatu zuten kondairetako pertsonaien, gudarien eta kontrabandisten istorioak ezagutzeko.
Informazio gehiago eskuratzeko, 948 599241 telefonora deitzen ahal da.