42 neska-mutiko parte hartzen ari dira Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako Udako Kirol Eskolan, Ainara Marizkurrena monitore dutela. Hasiera batean bi talde egitekoak baziren ere, inoiz izan den haur kopuru handiena dutenez, hiru taldetan banatu dira eta hor aritzen dira kirolean trebatzen eta ongi pasatzen astelehen, asteazken eta ortziraletan kiroldegian eta frontoian.
Uztailaren 12an hasi ziren eta abuztuaren 6ra bitarte ariko dira.