Bartzelonako Euskal Etxeko euskara ikasleak astebeteko barnetegia egiten ari dira Arantzako Aterpen, uztailaren 14tik 22ra. Bederatzi egun horietan, euskara ikasi, praktikatu eta lantzeaz gainera, ateraldiak ere egiten dituzte, Arantza inguruak, ondoko herriak eta Euskal Herriko zenbait txoko eder ezagutuz.
Erraterako, igandean Baztandarren Biltzarrean izan ziren eta astelehenean Ttipi-Ttapa Fundazioaren instalazioak bixitatu zituzten. Aldizkariaren eta telebistaren historia ezagutu zituzten eta aldizkariaren maketazio prozesua edo webgune berrituaren nondik norakoak adi entzun eta ikusi zituzten Etxalarrera hurbildutako hamalau ikaslek eta bi irakaslek. Laister arte. Fins aviat.