Pepito Yanci akordeolaria gogoratuko dute Irungo Euskal Jaian

Aitor Arotzena 2010eko uztailaren 22a

Pepitto Yanci zena akordeoiarekin, Larrane eta Guillermo Agara lesakarrak kantari lagun dituela. Utzitako argazkia

Musikari lesakar ezagunaren heriotzaren 25. urtemugan karroza eskainiko dio Ramuntxo Trinketeak

Pepito Yanci Lesakako akordeolari handiaren heriotzaren 25. urtemuga gogoratzeko, abuztuaren 7an Irunen ospatzen den Euskal Jirako karroza eskainiko dio Ramuntxo Trinketeak.

Pepito Yanci Lesakako akordeolari handiaren heriotzaren 25. urtemuga gogoratzeko, abuztuaren 7an Irunen ospatzen den Euskal Jirako karroza eskainiko dio Ramuntxo Trinketeak.

Pepito Yanci 1917ko urtarrilaren 1ean jaio zen Lesakan eta 1985eko abenduaren 26an hil zen, baina akordeolari eta musika konpositore edo bertsogile bezala aski ezaguna egin zen. Akordeolari bezala Los Xey talde famatuarekin batera jo zuen Euskal Herrian, Espainian eta Ameriketan hamar urtez, Mexicon batez ere, baina baita La Habanan, Buenos Airesen, New Yorken, Txilen, Brasilen, Venezuelan… Buenos Airesen egindako akordeoi txapelketa bat irabazi ondotik, Munduko akordeoijole onenatzat jo zuten. Los Xey taldeak zeukan famaren erakusgarri, Mexicon 8 filmetan eta Espainian bertze 5etan parte hartu zutela.

Etxera bueltan, akordeoi irakasle izan zen Donostian, Beran eta Lesakan eta 500 bat kantu egin zituen, tartean Lesakako bestetan jotzen den “Mozkorrenborda”. Hainbat omenaldi ere egin zizkioten Lesakan, Irunen… Izan ere, Irunen estimazio handitan zeukaten lesakarra eta horren erakusgarri izanen da Euskal Jiran eskainiko dioten orga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun