Uztailaren 16an, ortziralean 20:00etan botako den txupinazoarekin abiatuko dira Iturengo bestak. Ondotik Kalejira izanen da trikitilari eta txistulariekin. 20:15ean Iturengo dantzarien saioa izanen da plazan. 00:30ean Dantzaldia GAUBELA taldearekin.
Uztailaren 17an, larunbatean, 10:00etan kalejira izanen da trikitilari eta txistulariekin . 11:00etan eta 16:00etan haur jokuak, txirrista, piloten etxea edo giza-tiragoma, bertzeak bertze. 17:00etan mus txapelketa. 18:00etan txokolate jatea herriko plazan. 20:00etan eta 00:30ean hasita, Dantzaldia DANTZADI taldearekin.
Uztailaren 18an, igandean, 10:00etan Kalejira izanen da trikitilari eta txistulariekin. 11:00etan Meza Nagusia. 13:00etan herritarren arteko pilota partidak: Sein-Fagoaga, Salaberri-Saldiasen kontra. Elizalde-Cristofer, Untxalo-Altxuren kontra. Unai Madariaga-Joseba Madariaga, Oronoz-Mindegiaren kontra. 18:00etan herri kirolak. 20:00etan eta 00:30ean Dantzaldia KOLDO akordeolariarekin.
Uztailaren 19an, astelehenean, 10:00etan Kalejira trikitilari eta txistulariekin. 10:30ean plater tiroketa herritarrentzat. 14:3ean herri bazkaria, bertsolariekin. Ondotik Kalejira Miriam eta Arkaitzen eskutik. 20:00etan eta 00:30ean Dantzaldia AGERRALDErekin. Ondotik Besten akitzea.