Udako kontzertu zikloa ortziralean abiatuko da Arantzako Aterpen

Ttipi-Ttapa 2010eko uztailaren 14a

Makulu Ken taldeak funky doinuak hedatuko ditu ortziralean Aterpen.

Arantzako Aterpeak antolatuta, hainbat kontzertu eginen dira uda honetan Aterpe ostatuan. Egitaraua hasteko, uztailaren 16an, ortziralean 20:30ean, “Makulu Ken” funky taldeak eskainiko du emanaldia.

Arantzako Aterpeak antolatuta, hainbat kontzertu eginen dira uda honetan Aterpe ostatuan.

Egitaraua hasteko, uztailaren 16an, ortziralean 20:30ean, “Makulu Ken” funky taldeak eskainiko du emanaldia. Uztailaren 22an, ortzeguna, Zigor DZk eskainiko du emanaldia, 24ean Selektah Stepi taldeak eta 31n Makalak.

Abuztuari dagokionez, 7an”Izenik ez” folk taldea ariko da, 14ean DJ Alai eta 28an, Huajolote ohiek osatzen dutem “Los Impecables” taldearen eskutik korridoak aditzeko modua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun