Doneztebarrak Merkatarien Elkartea udako kanpaina egiten ari da

TTIPI TTAPA 2010ko uzt. 20a, 13:38

Txartela osatzen dutenen artean 200 euroko hamar erosketa bale zozketatuko dira abuztuaren 21ean

Udan ere, herrian erosten dutenak saritzeko helburuarekin, bertze fideltasun kanpaina bat abiatu zuen joan den astean Doneztebarrak Merkatarien Elkarteak.

Udan ere, herrian erosten dutenak saritzeko helburuarekin, bertze fideltasun kanpaina bat abiatu zuen joan den astean Doneztebarrak Merkatarien Elkarteak. Abuztuaren 21era bitarte, elkarteko kide diren komertzioetan txartel bat banatuko da, eta 12 denda desberdinetan egindako erosketen zigiluarekin bete beharko da. Jasotzen diren txartel guztien artean, abuztuaren 21ean 200 euroko 10 bale zozketatuko ditu merkatarien elkarteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun