Aurten bigarren aldiz, bi eguneko mendi ateraldia antolatu du Doneztebeko Erreka Elkarteak. Malerrekako mendietan eginen da, uztailaren 17an eta 18an. Malerrekako Mendi Itzuli Integrala izenburua jarri diote eta parte hartu naho duenak, uztailaren 15a, ortzeguna baino lehen apuntatu behar da Titi Ostatuan. Egun berean bilera eginen da Erreka elkartean, azken xehetasunak lotzeko. Izan ere, badirudi mendizale aunitzek bi etapatako bat egiteko asmoa agertu du eta honela, autoak jarri eta norbere etxean lo egin ahal izateko aukera izatea aztertzen ari dira, berriz ere igandean Basakabira joateko.
Uztailaren 17an, larunbatarekin, Doneztebetik atera eta ondorengo ibilbidea eginen dute mendizaleek: Doneztebe - Labeaga - Uztakorta - Gorostieta - Otxola - Basakabi. Basakabin afaldu eta lo eginen da eta biharamunean, uztailak 18, bertze bazter hauetan ibiliko dira: Basakabi - Iruñarri - Sorginzelai - Loizate - Ekaitza - Mendaur - Doneztebe.
Egun bakoitzean 35 kilometro inguru eginen dira.