Joan den ortziralean, uztailaren 9an, ailegatu ziren gure artera Saharatik uda pasatzera etorritako 15 neska-mutikoak. Urtero bezala, basamortuko bero itogarrienetako hilabeteak kanpoan igarotzeaz gain, osasun arloko zaintza eskainiko zaie haur hauei. Bi hilabete emanen dituzte gure artean, irailaren 9a arte. Argazkian, harrera egin dieten familiekin ageri dira.
Aurten, Saharatik inoiz baino ume gehiago etorri dira Baztan-Bidasoaldera, 15 guzira. Horietatik 4 Malerrekara etorriko dira (2 Sunbillara eta bana Ituren eta Zubietara); 2 Bortzirietara (Berara eta Etxalarrera) eta 9 Baztanera (bina Erratzu, Arizkun eta Elizondora, eta bana Azpilkueta, Elbete eta Oronoz-Mugairira).