Sunbillako bidegurutzearen irtenbide duinaren alde, bigarren mozketa egin zen larunbatean

Ttipi-Ttapa 2010eko uztailaren 5a

Ehun bat lagunek bat egin zuten herriko alkate eta zinegotziekin.

Orain artekoak ordu laurdenekoak izan dira, baina abuztutik aitzinera ordu erdiz itxiko dute N-121A errepidea

N-121A errepidetik Sunbillara ateratzeko edo herritik errepide nagusira ateratzeko bidegurutzeari aterabide duina ematea eskatuz, bigarren errepide mozketa egin zuten sunbildarrek larunbatean, uztailaren 3an, 11:45etik 12:00etara.

 N-121A errepidetik Sunbillara ateratzeko edo herritik errepide nagusira ateratzeko bidegurutzeari aterabide duina ematea eskatuz, bigarren errepide mozketa egin zuten sunbildarrek larunbatean, uztailaren 3an, 11:45etik 12:00etara.

Sunbillako alkateak eta zinegotziek ehun bat herritarren babesa izan zuten eta ordu laurden horretan, lehenik Iruña alderako bidea moztu zuten eta gero, Irun alderakoa.

Jakina denez, Nafarroako Gobernuak aurkeztu duen irtenbideak, esperatzeko erdiko karril proposatzen du. Sunbildarrek, aldiz, lotura errepidearen azpiko aldetik edo gaineko aldetik egitea eskatzen dute.

Oraingoz, Nafarroako Gobernuak ez die sunbildarren eskakizunei erantzun eta hauek mobilizazioekin segituko dute. Honela, orain artekoak ordu laurdeneko mozketak izan badira, abuztutik aitzinera ordu erdikoak prestatu dituzte. Abuztuaren 5ean, irailaren 2an eta urriaren 7an, 11:30etik 12:00etara egiteko asmoa dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun