Hiri hondakinen egutegiaren zozketa egin da ekainaren 30ean Donezteben

TTIPI TTAPA 2010eko uztailaren 1a

5.257 zenbakiari egokitu zaio astebeteko egonaldia Kanarietan, baina ordezko bi zenbaki ere atera dira

Birziklapenaren inguruko hainbat aholku emanez, Baztan, Bortziriak eta Malerrekan, Hiri-Hondakinen Mankomunitate edo udalen eskutik urte hasieran banatu ziren egutegiek zeramaten zenbakien zozketa egin zen ekainaren 30ean Donezteben.

Hain zuzen, irailean bi lagunentzako Kanariar Uharteetan aste bateko egonaldiaren zozketa egin zen. Hiru zenbaki atera dira: 5.257; 7.334 eta 2.113. Saritua zenbaki bakarra da, 5.257a, eta lehendabiziko zenbaki hori agertzen ez bada, bigarrenak eramanen du saria, 7.334ak eta bertzela, hirugarrenak, 2.113ak. Hiru kasuetan, uztailaren 31 baino lehen deitu beharko da Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateko 948 635254 telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun