Ekainaren 28an, astelehenean 20:00etan Herriko Etxetik Oskar Mindegia kirol zinegotziak bota zuen suziriak hasiera eman zien aurten Doneztebeko San Pedro bestei. Txupinazoa botatzeko arduradun Oskar Mindegia kirol zinegotzia izan zen, herrian kirol arloan egiten den lana eskertuz. Bera izan zen kirolarien ordezkari, baina Herriko Etxeko ekitaldian izan ziren Erreka elkarteko ordezkariak ere, Juan Telletxea presidentea, Ibai Marizkurrena eskubaloi arloko arduraduna, Patxi Ordoki pilota arloko ordezkaria, Lander Erkizia erremonte eskolako arduraduna, Xabier Bañares txirrindularitza arloko arduraduna, Alejandro San Miguel mendi arloko arduraduna eta Xanti San Miguel atletismo arloko arduraduna; Doneztebeko Futbol taldeko Jaime Sein presidentea eta Eduardo Bertiz jokalaria, motor munduko Javier Mariezkurrena eta Andoni Blas, laxoako Felipe Ganboa eta Koteto Ezkurra erremontelaria, bertzeak bertze. Ekainaren 29an, San Pedro egun handia ospatu zuten Asteartean ospatu zuten San Pedro egun handia. Eguraldiaren arrenkurarik ez dute izanen Donezteben, eguzkipean eta bero joan baitziren eguneko ospakizunak. Mendi Abesbatzak kantatutako mezaren ondotik, bandera dantzatu zuen Eduardo Almandozek eta Trapatan dantza ere egin zuten herriko dantzariek. Joxe Irigoien, Juan Ramon Ostiz, Xanti Uterga, Garikoitz Urroz, Alejandro Maylin, Tomas Sanz, Tomas Ostolaza, Iñaki Telletxea, Miguel Ostiz, Joseba Legarra, Axun Ezkurra, Maialen Zamorano, Oihana San Miguel, Amaia San Miguel, Igone Elizondo, Maite Urreaga, Izaro Martin, Maitane Larretxea, Lorena Almandoz eta Miriam Arnedo aritu ziren dantzan. Musika lanean berriz, Ainara Marizkurrena, Paula Apeztegia, Itziar Irigoien, Axun Ezkurra, Oskar Mindegia, Asier Otxandorena, Irune Elizondo eta Jon Elizondo txistulari, atabalari eta akordeolariak aritu ziren. Dantzaren ondotik, hameketakoa izan zen Herriko Etxeko arkupean eta arratsaldean erremonte partidak izan ziren. Ekainaren 30an, asteazkenean, Gazte Burrunbaren Eguna ospatzen ari dira Asteazkenean Gazte Burrunbaren Eguna ospatzen ari dira Donezteben. Goizeko dianen ondotik, 11:00etan Buruhaundiak ibiliko dira herriko karriketan. 12:00etan Triki-poteoa Gazte Burrunbarekin. 12:00etan Gorriti eta haren animalien saioa izanen da Bear Zana pilotalekuan. 14:00etan Gazte Burrunbaren bazkaria. 17:00etan Jokuak Gazte Burrunbak antolatuta. 20:00etan Poteoa txaranga eta Gazte Burrunbarekin. 20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Djarekin. 01:00etatik 04:30era Dantzaldia Djarekin. Uztailaren 1ean, ortzegunean, Ttikien Udalaren eguna ospatuko da. 09:00etan Diana izanen da Doneztebeko txistulariek girotua. 11:00etan Ttikien Udalari ongi etorria emanen zaio. Ondotik, Alkate ttikiak eta haren zinegotziek suziria botako dute. 11:30ean Meza ospatuko da, ttikien Udalbatza eta Erraldoi, buruhandi eta txistulariek lagunduta. Ondotik, Dantza tradizionalak Dantza-taldearen eta Txistularien eskutik. 12:00etan Futbol-partida kiroldegian, Titi Zarra Ostatua eta 12 Ostatuaren artean. 14:00etan, Ttikien Udala aukeratzen parte hartu duten haur guztiendako bazkaria izanen da. 16:00etatik 20:00etara Haurrendako Kart-ak eta puzgarriak izanen dira Bear Zana pilotalekuan. 14:00etan Ttikien Udalbatzak beren botereak bueltatuko ditu Herriko Etxean; Kideei diploma bana emanen zaie. Ordu berean, Txistor-jatea izanen da Santa Luzia Plazan. 20:00etatik 22:00etara eta 00:30etik 03:30era Dantzaldia Modesto akordeolariarekin. Uztailaren 2an, ortziralean, 09:00etan Diana izanen da Doneztebeko txistulariek girotua. 11:00etan Buruhandiak ibiliko dira herriko karriketan barna. 11:00etan Esku-pilota partidak jokatuko dira, Erreka pilota-eskolak antolatuta. 16:00etan Mus txapelketa jokatuko da. 17:00etan Bear Zana pilota lekuan haurrendako jokoak izanen dira, Errekak antolatua. 20:00etatik 22:00etara Dantzaldia izanen da Gabezin taldearekin. 23:00etatik 00:00etara Kontzertua Mugalariak taldearekin. 00:00etatik 01:00etara Kontzertua Luz de Putas taldearekin. 01:00etatik 04:00etara Dantzaldia Gabezin taldearekin. Uztailaren 3an, larunbatean, 09:00etan Diana izanen da Corcor txarangarekin. 10:00etan Txu-txu trena ibiliko da herrian barna eta puzgarriak igerilekuan. 11:00etan Buruhandiek karriketan barnako ibilaldia eginen dute. 14:00etan Herri-bazkaria izanen da. 22:30ean Su artifizialak. 20:00etatik 22:00etara eta 00:30etik 03:30era Dantzaldia izanen da Laiotz taldearekin. Uztailaren 4an, igandean, 09:00etan Diana izanen da Corcor txarangarekin. 12:00etan Erraldoien kontzentrazioa eginen da. Mourgues Etorbidea, Merkatarien karrika, Ameztia, Zazpigurutze, Elizagibela, Parrokia, Nagusia eta, azkenik, Bear Zana pilotalekuan ibiliko dira. 20:00etatik 22:00etara Dantzaldia eginen da SALABERRI akordeolariarekin. 22:15ean Zezensuzkoa ate rako da Bear Zana pilotalekuan. 23:00etan Besten bukaera Corcor txarangarekin.