Eskualdeko herrietako hornikuntza elektrikoa hobetuko duen azpiestazio elektriko berria inauguratu zuten uztailaren 2an Donezteben

TTIPI TTAPA 2010ko uzt. 5a, 11:17
Joan den ortziralean inauguratu zuten Doneztebeko subestazio elektrikoa. TTIPI TTAPA

Nafarroako Gobernuko eta Iberdrola Distribución enpresako presidenteak izan ziren ekitaldian

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Javier Villalba Sánchez Iberdrola Distribución enpresako presidenteak hornikuntza elektrikorako azpiegitura berria inauguratu zuten uztailaren 2an Donezteben. Azpiegitura horrek eskualdeko udalerrien hornikuntza elektrikoa hobetuko du. 

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Javier Villalba Sánchez Iberdrola Distribución enpresako presidenteak hornikuntza elektrikorako azpiegitura berria inauguratu zuten uztailaren 2an Donezteben. Azpiegitura horrek eskualdeko udalerrien hornikuntza elektrikoa hobetuko du. Azpiegitura berrien artean, aipatzekoak dira Bidasoako azpiestazioa, 132/30 kilovolteko elikatze bikoitzeko azpiestazioa eta 35 megavoltanpereko potentzia duen transformadorea eta goi-tentsioko (132 Kv) linea berri bat, 18 kilometroko luzerakoa, Lesakatik Doneztebera doana. Proiektu honetan 13,4 milioi euroko inbertsioa egin da guztira. Foru Gobernuak 1,2 milioi euroko ekarpena egin du.

Miguel Sanzek azpimarratu zuenez, energiak gure gizartean garrantzi handia due, “energiarik gabe ezinezkoa baita aurrera egitea”. Horrez gain, presidentearen erranetan, 13,4 milioi euroko inbertsio honek orainaldiko energia-hornikuntza eta inguruaren etorkizuneko garapena bermatuko ditu.

Instalazio berriak Iberdrolaren ingeniaritza eta eraikuntza filialak garatu ditu eta 2007an hasi ziren eraikitzen. Horiei esker, hornikuntza hobetuko da Doneztebe, Lesaka, Etxalar, Bera eta Baztan udalerrietan, baita inguru horretako gainerako lekuetan ere. Horrez gain, instalazioen eragin-esparruan eskaerari erantzunen zaio, bezero berriak konektatu ahal izango dira eta sarearen segurtasuna hobetuko da.

 

Bidasoako azpiestazioa (Doneztebe)

Bidasoako azpiestazioa trinkoa da (espazioa %60 murriztu da), eta horrek erran nahi du eraikin baten barrualdean ezarri direla 132 kV eta 30 kV-ko sistema elektrikoak eta kontrol, babes, komunikazio, etab. ekipo tradizionalak. Modu horretan, ingurumen inpaktua eta mantentze lanak txikiagoak dira. Azken 15 urteetan Nafarroan eraiki den tentsio honetako linearik luzeena da, Mikel Barriocanal proiektuaren ingeniariak adierazi duen moduan. 132 kV-ko linea berriak lineako bi zirkuituak 132 kV-ra bideratzen ditu, Arkale-Lesaka Bidasoako azpiestazioraino. Oiartzun-Almandoz 30 kV-ko linea desmuntatzeko ingurumen-konpromisoarekin eraiki da. Modu horretan, instalazio berriak 30 kV-ko linea berria hartuko du, aipatu linearen sarrera-irteera, Oiartzun-Almandoz.

Saverako langileek Roig kontseilariaren bixita aprobetxatu zuten, beraien eskarien berri emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun