Uda honetan Saharako neska-mutikoak gure eskualdera ekarri ahal izateko laguntza gisara Saharaztan Baztan-Bidasoako Saharar Herriaren Aldeko Elkartasun Taldeak antotutako zozketako zenbaki saridunak atera ziren ekainaren 23an. Gogoratu behar da saritu bakoitzak bi pertsonentzatko afaria edo bazkaria izanen dituela jatetxe hauetako batean.
Zenbaki saridunak
Arizkungo Uxoa jatetxea, 3128 zenbakia.
Arizkungo Ordoki likoreria, 3060 zkia.
Arizkungo Bixta-Eder jatetxea, 2423 zkia.
Elbeteko Ostatua, 1497 zkia.
Elizondoko Galarza jatetxea, 0174 zkia.
Elizondoko Eskisaroi jatetxea, 4035 zkia.
Elizondoko Kortarixar, 2041 zkia.
Elizondoko Itzalargikoborda, 0656 zkia.
Gartzaingo Fransene, 3700 zkia.
Lekarozko Larraldea sagardotegia, 1325 zkia.
Oronoz-Mugairiko Pierresenea, 3438 zkia.
Doneztebeko Belarra jatetxea, 3789 zkia.
Donamariako Herriko Ostatua, 1450 zkia.
Donamariako Benta, 4091 zkia.
Oizko Ostatua, 2252 zkia.
Beintzako Ostatua, 2049 zkia.
Iturengo Herriko Ostatua, 3147 zkia.
Iturengo Altxunea erretegia, 0557 zkia.
Etxalarko Herriko Ostatua, 3758 zkia.
Etxalarko Elutsa jatetxea, 0216 zkia.
Berako Errekalde, 0744 zkia.
Berako Zubiondo, 3962 zkia.
Zubietako Herriko Ostatua, 3259 zkia.
Lesakako Bereau hotela, 1068 zkia.
Bi hilabeteko epea izanen da saria eskuratzeko. Ostatu edo jatetxetara joan baino lehen deitu egin behar da eta txartela, otordua egin baino lehen erakutsi behar da.
Aurten 15 neska-mutiko
Aurten, Saharatik inoiz baino ume gehiago etorriko dira Baztan-Bidasoaldera, 15 guzira. Horietatik 4 Malerrekara etorriko dira (2 Sunbillara eta bana Ituren eta Zubietara); 2 Bortzirietara (Berara eta Etxalarrera) eta 9 Baztanera (bina Erratzu, Arizkun eta Elizondora, eta bana Azpilkueta, Elbete eta Oronoz-Mugairira).
Uztailaren 9an ailegatuko dira Saharako neska-mutikoak, bazkalordu inguruan.