Belate eta Amixelaietako tunelak itxiko dituzte ortzegun arratsetik ortziral goizalderarte

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 24a

Zolaberritze eta mantenimendu lanak egin behar dituzte

N-121A errepidean, Iruñea eta Behobia artean, zenbait gorabehera izanen dira ekainaren 24tik 25erako gauean . Honela, ortzegun arratseko 22:30etik ortziral goizeko 07:00etara Belateko tunela itxita egonen da, zolaberritze lanak egin behar dituztelako. Honela, trafikoa, Belateko portutik desbideratuko da, NA-1210 errepidetik.

Modu berean, Etxalar inguruan, Amixelaietako tunela itxiko dute (60,762 kilometroa) ortzegun arratseko 23:00etatik ortziral goizeko 05:00etara, mantenimendu lanak egiteko. Honela, Etxalar eta Bera artean, errepide zaharretik ibili beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun